XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zentzu honetan gure eragina ez da kalean nabaritzen.

Herri Batasunaren barruan egiten dugun aportazioa historikoa da.

Partaideak besterik ez gara baina halan eta guztiz beren burua abertzaletzat jotzen duten alderdi berri askok baino historia gehiago daukagu.

Joan den azaroan buruturiko kongresoko ponentzi nagusia ENAMen barne bere burua kokatzea edo jokatzen zuten papera zehaztean zetzan.

Hartu genuen erabakia orain arte eraman dugun politikarekin jarraitzea zen, aldi berean gure alderdia kohesionatzen genuelarik.

Kepa Bereziartuaren ustetan erabaki honen isladapen praktikoak nabarmentzen ari dira.

Herri askotan EAKko udal batzarreak sortzen ari dira.

Gaur egungo egoeraren azterketa egiterakoan erabatekoa da bere erantzuna.

Madrilgo gobernuak, Gasteizko lakaioen laguntzaz, hedatutako akoso politikaren ondoren ikusia da ENAMek aurrera jarraituko duela enbate guztiak pairatu bait ditu.